Instalazio, konponketa eta mantenua sistema elektrikoetan
Edozein momentutan matxura bat izan dezakezu zure etxebizitzako, eraikineko edo bulegoko elektrizitate sisteman eta zure egunerokoan sekulako gorabeherak eragin ditzake. Une horretan ezinbestekoa da konfiantzazko elektrizista baten laguntza azkarra, ahalik eta azkarren normaltasunera itzul zaitezen.
Etxeko arazoak konpontzeko gai diren elektrikariak ditugu, baita etxebizitza eraikinetan egon daitezkeen arazoak konpontzeko gai direnak ere. Azkar joango gara zure etxera eta 24 orduko zerbitzua eskaintzen dugu. Behin zure etxera iritsita lehenik eta behin aurrekontua egingo dugu eta matxura konponduko dizugu aurrekontuarekin ados bazaude.
Antenak eta atari automatikoak ere konpontzen ditugu auzokideen komunitateetan eta etxebizitza indibidualetan.
Iturgintzako instalazioen mantenua, konponketa eta instalazioa
Iturgintza instalazioak egiten ditugu sukalde eta bainugelatan. Berogailu instalazioak ere egiten ditugu (berogailu zentraletan eta indibidualetan), iturgintza orokorreko matxurak konpontzen ditugu, baita ataskoak garbitu ere. Era berean, ur bero sanitarioa bideratzeko eguzki xafla instalazioak egiten ditugu eta gas instalazioak ere egiten ditugu etxebizitza eta negozioetan.
Iturgin bat behar izanez gero, deitu lasai, sektoreko iturgin onenak baititugu. Profesional handiak, edozein lan egiteko kualifikazio eta akreditazio handia dutenak. Zerbitzu ekonomikoak eskaintzen ditugu eta 24 orduko zerbitzua eskaintzen dugu itxaron ez dezaketen matxurentzat.
Kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu, pertsonalizatua, gure bezeroei erantzunik onenak emateko asmoz. Iturgintza arloko edozein lan egiten dugu, azkar eta profesionaltasunez, eta merkatuan dauden material guztiak erabiltzen ditugu: PVC, kobrea, polietilenoa… Gure zerbitzuak onenak dira. Konprobatu ezazu iturgintza arloko instalazio bat egitean edo matxura bat konpontzerako orduan
Klimatizazio instalazioen mantenua, konponketa eta instalazioa
Klimatizazio instalazioak
Instalazio zerbitzuak eskaintzen ditugu etxebizitzetan zein bulegoetan, industria eremuetan, denda eta jatetxeetan, hoteletan...
Gure lan-taldea gai da edozein instalazio kudeatzeko samur eta azkar, konpromisoz eta gure bezeroei berme osoa eskainiz.
Mantenu integrala
Instalazioen, klimatizazioaren, saneamenduaren... mantenu integrala eskaintzen dugu. Bai enpresa zein auzokideen komunitateei.
Ekintza ziklo globala osatzen dugu, proiektuak eta aurrekontuak egiten ditugun momentutik, obrak martxan jartzen ditugun-era arte.
Elektrizitatea, gasa eta fluidoak
Aktibitate sorta handia eskaintzen dugu. Ura, argia, gasa, igerilekuak... Irudikatu dezakezun edozein instalazio egiteko gai gara.
Esperientzia handia duen lan-talde teknikoaren bermearekin egingo dugu lan zuretzat.
Proiektu teknikoak
Enpresa eta partikularrei soluzioak eskaini eta aholkuak eskaintzen dizkiegu. Instalazioak diseinatu, zure adostasuna lortu eta tramite guztiak kudeatzen ditugu.
Gainera, ziurtagiri bat behar izanez gero edo eta zure instalazioa hobetzeko bestelako agiri bat behar baldin baduzu, gure erreminta guztiak zure eskura jarriko ditugu.
Eraginkortasun energetikoa
Eguzki instalazioetan eta energia aurrezteko beste bide batzuetan eraginkortasun energetikoa ezartzen dugu.
Politika energetikoak oso serio hartzen ditugu. Kosteak gutxitu eta kutsadura murriztu. Bi ideia horiek gogoan izaten ditugu lanean hasi aurretik.
Zerbitzu teknikoa
Urteen joan-etorriarekin matxuratu egiten dira aire girotuko gailuak eta hori gertatzen denean teknikoaren esku-sartzea ezinbestekoa izaten da.
Zerbitzu eta asistentzia teknikoa eskaintzen dugu marka guztietako aire girotuko instalazioetan.
Aroztegi eta ebanisteria zerbitzuak
Askotariko arotz lanak eta erreformak egiten dizkiegu gure bezeroei, kalitatezko zerbitzua eskainiz. Sektorean esperientzia profesional handia duen talde humano kualifikatua daukagu, xehetasun guztiak ondo baino hobeto zaintzen dituztenak.
Gure lanari pasio eta dedikazio handia jartzen diogu eta fabrikatzen ditugun eta egiten ditugun lan guztietan igarri egiten da. Guk egiten dugu mobiliario pieza eta produktu bakoitza bakarra da.
Gure ezaugarri nagusiena da guk egiten ditugun muebleak neurrira eginikoak direla. Horrela, espazioa ondo baino hobeto aprobetxatzen dugu eta sekulako funtzionaltasuna lortzen dugu. Gainera, neurrira eginiko lanek aukera ematen digute guztiz pertsonalizatzeko gure eskaintza eta bezeroaren beharrak asetzeko. Zure ametsetako sukaldea egin nahi baduzu, guk lagunduko dizugu zure ametsa errealitate bilakatzen, espazioak egokitzen eta gailu elektronikoak ondo integratzen.
Gure tailerrean armairuak egiten ditugu, jantzigelak, estanteriak, mahaiak, eserlekuak, komodak, ontzitegiak eta oro har, askotariko mobiliarioa. Erreminta eta produktu espezifikoak ditugu lan bikainak burutzeko.
Leihoak, egurrezko lurrak, estaldurak, paretak, egitura flotagarriak, barandak, eskailerak, sarrera ateak… Esan zer behar duzun eta soluziorik onenak eskainiko dizkizugu. Zure gustuetara egokitutako estiloetan: Egurra eta kristal tenplatua, bidrioa, ispilua, metala edo aluminioa… zuk aukeratzen duzun materiala.
Profesional zein partikularrentzat garatzen dugu gure ebanisteria eta aroztegi aktibitatea. Hala, proiektuei aurre egiten diegu, bai etxebizitzetan zein lokal komertzialetan, atarietan eta auzokideen komunitateetan zein bulegoetan.
Jar zaitez gurekin harremanetan eta aurrekontua aurkeztuko dizugu konpromisorik gabe eta zure ideiei bizitza ematen saiatuko gara.
Arotzeria metalikoko zerbitzuak
Askotariko lanak egiten ditugu aluminioan, PVC-an, burdin forjatuan, altzairu herdoilgaitzetan… Beti ere diseinu berritzaileekin eta ingurumen arkitektonikora ondo baino hobeto egokitutakoak, kalitate eta eraginkortasun handiaz.
Eraginkortasun energetikoa bilatzeko kristal bikoitzeko ateak egiten dira, bi bidrio erabiliz, erdian aire edo gas kapa bat sortuz, zigilu egokiaz. Kanpoko klimatologiari egokiago aurre egiteko eskaintzen dira soluzio horiek. Erabiltzen den bidrio mota berezia izaten da, barnealdean kapa bat izaten duelarik eta bero-barrera bat sortzen laguntzen du. Hala, neguan etxe barruan berotasuna mantentzea bermatuta egoten da.
Aluminioan eta PVC-an lan egiten dugu. Instalazio horien onura handienak honako hauek dira: energiaren kontserbazio hobea, bai berotasuna eta bai hozketa ere. Horrela etxebizitzak beroago mantenduko dira neguan eta hotzagoak udan. Eta noski, faktura energetikoen aurrezpena eragingo dute.
Aluminiozko ateak
Dimentsio eta irekitasun handietarako prestatutako aluminiozko ateak.
Aluminiozko leihoak
Behar ezberdinetara egokitutako eta askotariko irekitze sistemak dituzten aluminiozko leihoak.
Mallorkinak eta zursareak
Eguzkitik babesteko eta neurrira eginiko estetikarekin.
Aluminiozko itxiturak
Espazio handi eta txikientzat era askotariko aluminiozko itxiturak
Erakusleihoak eta porteriak
Zure negozio edo etxebizitzara egokitutako erakusleiho eta porteriak
Sarrera atea plafoi apaingarriarekin
Zure estilo moderno edo klasikora egokitutako plafoidun sarrera atea
Sabaiak
Askotariko materialarekin sortutako kanpoko zein barneko sabaiak.
Lorategietako hesiak
Zure lorategiarentzat propio eginiko hesi dotorea, iraunkorra eta praktikoa.
Armairuak
Espazioak modurik egokienean aprobetxatuz sortutako era askotariko armairuak.
Bidrioak
Bidrioak bai bakarka zein leihoetan erabiltzeko, isolatzaileak eta erabilera anitzekoak.
Pertsianak eta motoreak
Segurtasunezko soluzio estetikoak eskaintzen dituzten motordun pertsianak.
Eltxo-sareak
Zure etxeko estetika mantenduz eltxoetatik babestuko zaituen eltxo-sarea.
Eguzki-oihalak
Espazio berriak sortuko dituzte eguzki-oihalek, bai terraza eta balkoietan.
Nabarrak eta veneziar pertsianak
Nabarrak eta veneziar erako pertsianak segurtasuna eta estetika uztartuz.
Dutxa-itxiturak
Askotariko irekitzeko sistemak eta diseinuak dituzten dutxa-itxidurak.
Barandak
Bai materialetan zein diseinuan soluzio ugari eskaintzen dituzten barandak.
Errezelak
Askotariko soluzio apaingarriak eta praktikoak eskaintzen dituzten errezelak.
PVC-ko ate tolesgarriak
Espazioak banatzeko eta zatikako espazio egokiak sortzeko ate tolesgarri dotoreak.
Garaje eta lokaletako ateak
Irekiera sistema eta akabatu ezberdinak dituzten garaje eta lokaletako ateak, beti ere babesteko sortuak.
Bulegoetako banatzaileak
Zure enpresari egokitutako bulego banatzaileak.
Pintura zerbitzuak
Pintura apaingarria
Profesio honetara dedikatzeak aukera ematen digu eskola zaharreko ezagutzak eta teknika berriak uztartzeko eta esan dezakegu gure zerbitzua dela zure apusturik onena. Betiko pintorea, tradizionala, baina aldi berean teknika berriekin lan egitera ohitua dagoena eskaintzen dugu.
LAN APAINGARRIAK egiten ditugu eta efektu ezberdinak eskaintzen dizkiegu gure lanei: zahartze efektua, egur imitazioa, urrezko patinak, erlaitzen apainketa, zutabeak, kapitelak, binilo-paperen ezarpena, mendelak, Porex erlaitzak, binilo apaingarriak, estukoak, veneziar erako kortinak, kare iztukuak, harrotuak, azulejoetan pintura, mikro zementua, Murs d’ Antany, lausodurak…
BIRGAITZEAK eta zaharberritzeak ere egiten ditugu zutabe zaharkituetan, rasila sabaietan, berniz konponketak, portikoiak, liburutxoen leihoak, hezetasunen konponketa, hezetasunaren kontrako mortero tratamenduak, fatxaden zaharberritzeak, argi patioak, lan bertikalak, zimurtsuak, mortero proiektatuak, kapa-bakarrak…
BARNE-PINTURA sabai eta pareta konponketekin, pintura zaharrekin, ubideekin, pitzadurak, saneamendua eta leuntzea, masa bereziekin eta barne uretan pintura akabatuekin, koloreen karta erreferentziekin, lan bikainak eta berme osoz eginikoak…