Esperientzia handiko eta ondo kualifikatutako pertsonekin egiten ditugu erreformak eta eraberritzeak. Material eta soluzio bideragarrietan aholkatzen dakiten pertsonak, bai sukaldeetan, bainugelatan zein etxebizitzan, osotasunean.
Efizientzia + errentagarritasuna + iraunkortasuna formulan oinarritutako birgaitze adimentsuak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.
Fatxaden birgaitzea eta lan bertikalak
Gure profesionalen esperientzian oinarritzen dira gure lanak arlo hauetan: bai fatxaden birgaitzean zein lan bertikaletan. Bezeroarekin harreman zuzena bilatzen dugu eraginkortasun handiena lortzeko eta erosotasun handiena.
Galde gaitzazu estaldurez, babesez, isolatze elementuez eta konponketez. Zure beharrei ondoen egokitzen diren soluzioak eskainiko dizkizugu.
Teilatu eta estalkien birgaitzea
Material eta teknika berrienen etengabeko bilaketan ari gara teilatuak eta estaldurak zaharberritzeko. Txapazko, teilazko eta arbelezko estalki tradizionalekin egiten dugu lan.
Itoginak eta hezetasunak konpontzen ditugu, zorrotenak eta teilatu hodiak garbitzen ditugu eta teilatuak konpontzen ditugu hobeto mantendu daitezen.
Atarien erreformak eta irisgarritasuna
Bizitza kalitatea, erosotasuna eta irisgarritasuna errealitate bilakatzen ditugu zero kotara eginiko atarien zein igogailuen obretan.
Gure profesionalek irisgarritasuna bideratzeko eta barrera arkitektonikoak kentzeko azterketak egiten dituzte. Kalitate handiena lortzeko eta bezeroaren gogobetetasuna eskuratzeko proiektu bakoitza berraztertzen dugu.
Lokal komertzialen erreformak
Etxebizitzen birgaitzea eta erreformak
Lonjak eta lokalak egokitzen ditugu bulego eta komertzioak bilakatzeko. Gure zerbitzu tekniko-profesionala aintzat har dezakezu honako eremu hauetan soluzioak nahi dituzunean:
- Obra proiektuak eta aurrekontuak.
- Obrak egin, koordinatu eta planifikatu.
- Lizentzia, laguntza eta finantzazioren kudeaketa.