Garbiketa zerbitzuak

Gure helburua da bezeroari egokitutako garbiketa zerbitzua eskaintzea. Badakigu gaur egun bezeroak kalitatea bilatzen duela, bai produktuetan zein zerbitzuan, eta horrexegatik konpromisoa hartzen dugu zerbitzurik onena eskaintzeko, bezeroak ordaindu ez dezan eskatu ez duena.

Bulegoak

Zerbitzu aukera handia eskaintzen dizugu. Deitu eta esan zer den behar duzuna. Telefono bidez berehala erantzungo dizugu eta 48 ordutan aurrekontu bat izango duzu. Gure teknikari komertzialek zure beharretara egokitzen jakingo dute. Garbiketak gure arduradunen gainbegiratzea izango dute. Nahi izanez gero, zure eskura jarriko ditugu bai produktuak zein erreminta edo baliabideak.

Lokal Komertzialak

Eskaintzen ditugun zerbitzuen artean honako hauek daude: garbiketa profesionala, orokorra, berezia eta aurre egitekoa, alternoa, asterokoa edo hilerokoa. Produktuak banatuko dizkizugu, higienikoak, lehen markako gailu eta makina profesionalak. Esan zeintzuk diran zure beharrak eta soluzio egokiena eskainiko dizugu.

Garbiketa orokorreko zerbitzuak

Eguneroko garbiketa, alternoa, asterokoa edo hilerokoa, zure instalazioaren beharretara egokituta. Gainera, gure zerbitzuek bere barne hartzen dituzte materialak eta makineria berezia, hori guztia helburu bakarrarekin: garbiketa bikaina lortzea. Instalazioak dituzu kokapen ezberdinetan? Ez arduratu, guk ere bai.

Aparteko garbiketa zerbitzuak

“Udaberriko garbiketa” famatuagatik edo beste edozein obra edo egokitzapen egin baduzu ere, guk txukun-txukun jarriko dugu zure etxea. Garbiketa zerbitzuak eskaintzen ditugu edozelako enpresatan, komunitateetan eta etxebizitzetan. Obra garbiketak, garbiketa bereziak eta aurre-garbiketak egiten ditugu zure instalazioak dotore eta garbi jartzeko.

Kristalen garbiketa zerbitzua

Gure enpresako kristal eta erakusleihoak dira kanpora begira eskaintzen dugun irudiaren erakusle. Eta ez hori bakarrik, kristal garbia argitsuagoa da beti, gure espazioa askoz erosoagoa bilakatuz. Horrexegatik, gure espazioko kristalak garbi mantentzea garrantzitsua da eta oso gomendagarria. Guk garbituko dizkizugu kristalak eta egingo dizkizugu alikatatuak eta gainerako lanak.

Lurren zerbitzu espezializatuak

Aurrekontu bat egitean lurra oso elementu inportantea izan daiteke. Material ezberdinek zaintza ezberdina eskatzen dute. Tailer bateko lurra garbitzeko edo eta ume-zaintza bat garbitzeko oso produktu bereziak eta ezberdinak behar izango dira. Horrexegatik, profesional gaituak behar izango dira, lur ezberdinak garbitzeko gaitasuna dutenak. Honako hauek dira, besteak beste, eskaintzen ditugun zerbitzuak: desugerketa duten lurren tratamenduak eta kontserbazioa, lurren distirazketa, zigilatzea, argizari-ematea, eta moketa garbiketa.

Aparkaleku, patio eta auzokideen komunitateen garbiketa

Komunitate bakoitzak bere beharrak ditu, baina bai komunitate handi batek zein etxebizitza gutxiko auzokideen komunitate batek bere espazio amankomunak zaindu eta garbitu beharko ditu maiztasunez. Partikularrek edo enpresek gestionatutako auzokideen komunitateei honako garbiketa zerbitzuak eskaintzen dizkiegu: atariaren, eskaileren, baranden, argien, patioen eta garajeen mantenua. Zure eraikinaren mantenu egoki batek atseginago bilakatuko du bizitza zure komunitatean eta zure eraikinaren bizi iraupena ere luzatuko du.

Graffitien garbiketa

Pintadak ez badira behar bezala tratatzen, pinturen kimikoek paretetan eta fatxadetan kalteak eragin ditzakete. Gehienetan norberak garbitzea ezinezkoa bilakatzen da. Horrexegatik erreminta egokiak erabiltzea gomendatzen da eta noski, lan-talde profesionala. Zure zerbitzura jartzen dugu graffitien garbiketa espezializatua eta tratamendu prebentiboak.