Arkitektura zerbitzuak

Gure estudioa 2000 urteko maiatzean sortu zen eta gaur egun arkitekto eta diseinatzaile talde osatzen dugu. Era berean, kanpo aholkulari adituen sarea ere badugu. Esperientzia handia eskuratu dugu, kalitatearekin eta bezeroaren arretarekin konprometituak.

Maila handiko profesionalak eta esperientzia handiko arkitektoak eskaintzen ditugu. Gure lana integritate osoz egiten dugu eta aholkularitza independentea eskaintzen dugu. Diseinu eta eraikuntza prozesuetan gure bezeroak aholkatzeko gaitasuna ere badaukagu.

Eraikuntza prozesua oso konplexua izan daiteke eta hasieratik amaieraraino aholkularitza eskaintzen dugu. Era berean, gure konfiantzazko eraikuntza enpresen bitartez lan prozesu guztia eskaintzeko gaitasuna daukagu.

Diziplina anitzeko estudioa gara eta askotariko proiektuak burutzen ditugu. Aurkezten ditugun proiektuak proposamen globalak izaten dira, hausturarik eta bestelako gabetasunik gabe, xehetasun guztiak zainduta.

Arkitektura, interiorismo, paisajismo eta ingeniaritza arloan askotariko gune eta espazioak diseinatzeko eta proiektuak garatzeko gaitasuna dugu. Edozelako lanak egin ditzakegu bai etxebizitza, bulego, komertzio, aisia gune, jatetxe edo osasun zentroetan.

Abangoardia proiektu batetik tradizionaleraino, era pertsonalizatuan egiten ditugu proiektuak. Espazio banaketa onenean pentsatzen dugu etengabe, inguru funtzional, estetiko eta erosoak sortuz. Era berean, domotikaren, segurtasun eta kontrolaren, energia berriztagarri eta iraunkorraren arloetan profesional gaituak ditugu. Gaur gaurkoz ez ditugu proiektuak egiten arlo horiek guztiak aintzat hartu gabe eta beti TFL filosofian oinarrituta.