Barne diseinu zerbitzuak

Lekuak, pertsonarik gabe, espazio hutsak besterik ez dira.

Entzuten dakigu eta zure desioak errealitate bilakatzen ditugu xarma handiko espazioetan… Badakigu antzerako bi bezero ez ditugula aurkituko eta formula magikoetan ez dugu sinisten. Proiektu bakoitza bakarra dela jakin badakigu eta horrexegatik lagundu nahi zaitugu, zoriontsu izan zaitezen zure etxean, zure estiloa transmititzen badakigu eta zure negozioa arrakastara eraman dezakegu…

Proiektu profesionalak atondu nahi dituztenei zein euren etxebizitza dotoretu nahi dutenei eskaintzen dizkiegu zerbitzua.

Interiorismo arloan espezialistak ditugu, baina baita beste zenbait arlotan ere: marketin arloan formatutakoak, diseinu erremintak barne diseinuan aplikatzen dituztenak salmentak areagotzeko eta zure negozioa indartzeko.

Proiektuaren tamaina eta zure kokapena ez dira oztopo izango. Zu laguntzeko prest izango gaituzu beti.

Gure filosofiaren oinarria zure pasioak egia bilakatzea da, ametsak eta ideiak gauzatzea, leku edo espazio bereziak eta bakarrak sortzea. Sortzen dituzten pertsonen izaeraz bustitako espazioak nahi ditugu. Energia hori guztia ukitu daitekeen espazio bilakatu nahi dugu, bizileku amestua izan dadila.