EIT zerbitzua

EIT-a behar-beharrezkoa da honakoentzat:

  • Edozein eraikuntza edo eta eraikin katalogatua edo babestua, dena delakoa bere antzinatasun eta babes erregimena.
  • Etxebizitza erabilera duten 50 urte baino gehiagoko eraikinak.
  • Beren kontserbaziorako diru laguntza publikoak jaso nahi dituzten eraikinak. Hala, irisgarritasun hobekuntzak edo eta efizientzia energetikoa hobetzeko lanak egingo dituzten eraikinak, edozein dela euren adina eta erabilera.

Barne hartzen ditu:

  • Eraikinaren egoera eta patologia posibleak aztertzeko estrukturaren, fatxadaren, estalkiaren eta instalazioaren txostena.
  • Efizientzia energetikoaren ziurtagiria. Honako hau egiteko inguratzaile eta instalakuntzen hobekuntza aukerak aztertuko dira.
  • Eraikinaren oinarrizko irisgarritasun baldintzen txostena, eta hobekuntza aukerak.

EIT-a da teknikari gaitu batek ikusmen ikuskaritza baten ondorioz egiten duen txostena eta dagokion udalean aurkeztuko da.

EIT-ak eraikinaren egoeraren araberako bost aktuazio eremu ezartzen ditu. Konponketa lanak egiteko beharra ikusten bada, dagokion udalean aurkeztu beharko da zuzendu beharreko hutsuneen ziurtagiria, behin lanak burutu ondoren.

EIT-aren prozesua amaitu ondoren, eta urtebeteko epean, eraikinaren Mantenu eta Erabilera Plan bat egin beharko du konpetentziak dituen teknikari batek.

Propietateak edo komunitateak udalean aurkeztu beharko du EIT-a. Ondoren, informazio hori Eusko Jaurlaritzara bideratzen da EuskoRegite aplikazioaren bitartez.

EIT-a aurkezteko epea amaituko da 2018ko ekainaren 27an. EIT-a aurkeztea beharrezkoa izango da 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago dituzten eraikinentzat. 50 urte betetzerakoan urtebeteko epea izango dute aktuazioa egiteko.

EIT-a aurkeztera behartuta dauden eraikinak edo 1,2 eta 3 graduko lanak egitera behartuta daudenak eta egiten ez dituztenak, arau-hauste urbanistikoa egingo dute, 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legeak hala jasotzen baitu, baita indarrean dauden araudien kontra ere.