Higiezinen zerbitzuak

Gure enpresak ondasun higiezinen ohiko kudeaketa zerbitzuak eskaintzen ditu, erantzuna emanez hazten ari den merkatuari eta etxebizitzen alokairuari. Era berean, etxebizitzen merkatuak eskaintzen dituen askotariko aukerak aurkezten ditugu.

Salmentak

Etxebizitza-saltzaile eta promotoreekin harremana dugu eta haiekin negoziatzeko gaitasuna. Etxebizitza alokatu edo erosi nahi duten bezeroei aukerarik onenak eskaintzen dizkiegu, planoen bitartez, zein bigarren eskuko etxebizitzak erakutsiz. Bezero bakoitzari egokitutako produktu zerrenda badugu.

Alokairuak

Etxebizitzen aurkezpenerako euskarri teknikoa. Alokairu eskaera motaren arabera erantzungo zaio bezeroari; ikasleak, iraupen luzeko alokairuak, opor garaiko alokairuak…

Banku kudeaketa

Entitate finantzario ezberdinekin kolaboratzen dugu gure bezeroei banku operazioetan aukerarik onenak eskaini ahal izateko. Euskarri teknikoak eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu bezeroei txostenak egiteko, beti ere entitate finantzarioen gomendioak jarraituz.

Gure departamendu administratiboaren bitartez gure bezeroari lorpen administratiboa eskaintzen diogu; alegia, erregistroan oharrak bideratzen laguntzen diegu, udal ezberdinekin kontaktua mantentzen edo eta etxebizitzan eragingo izango duten etorkizuneko proiektuen berri ematen. Finka-administratzailearekin kontaktatuko dugu, kudeaketa guztiaren berri edukitzeko.

Konfiantzazko notaria baten kolaborazioa ere badugu gure bezeroen kontratu konpromisoak kudeatzeko.

Bezeroen bermea

Etxebizitza aseguruen, alokairuen eta beste zenbait arloren gaineko informazio zehatza badugu. Hala gure bezeroei behar-beharrezkoa suertatuko zaien informazioa eskainiko diegu. Aseguruen estaldura guztien berri eskainiko diegu beste batzuen esperientzian oinarrituta.

Tasazioak

Metro koadroak merkatuan duen balioaren araberako etxebizitzen tasazioak egiten ditugu, bai etxebizitza berrientzat zein bigarren eskuko etxebizitzentzat.