Aholkularitza zerbitzuak

Aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu kontable, fiskal eta lan arloetan, enpresa zein partikularrentzat. Batzuen zein besteen beharrak ezagutzen ditugu eta erarik egokienean erantzuten saiatzen gara, azkartasunez, profesionaltasunez eta jarrera onenaz. Ezagutu gaitzazu eta konprobatuko duzu.

Komertzio txikien, enpresa txiki eta ertainen, eta autonomoen aholkularitza beharrak zeintzuk diren badakigu, izan ere Euskadiko industria sarea haiek osatzen dute. Jar zaitez gurekin harremanetan, eta elkarrekin soluziorik onenak bilatuko ditugu.

Jakin badakigu gure bezero guztiak ezberdinak direla eta horrexegatik zuretzat egokitutako trajea diseinatu nahi dugu. Aholkularitza arloan eskaintzen ditugun zerbitzuak honako hauek dira.

Aholkularitza kontablea

Gure bezeroen zerga-erregimenaren arabera kudeatzen dugu euren kontabilitatea. Era berean, hobetzeko aholkuak ematen dizkiegu.

Aktibitate ekonomikoaren gaineko txostenak eta balantzeak egiten ditugu negozioaren bilakaera baloratu ahal izateko.

Zure enpresaren eta sektorearen gaineko informazio baliotsua eskaintzen diogu bezeroari, uneoro ondo informatuta egon dadin.

Zerga aholkularitza

Pertsona fisikoen Errentaren aitorpena.

Negozio bakoitzaren zerga bete-beharrak prestatu eta aurkezten ditugu, hiru-hilero eta urtero.

Enpresen zerga ordainketa egiten dugu (BEZ, sozietateen gaineko zerga, etb…)

Zerga prozesuen kudeaketa onena izan dadin, gomendioak eta ikerketak egiten ditugu.

Administrazioaren ikuskaritza izango balitz, laguntza emango dizugu.

Lan aholkularitza

Zure enpresan egon daitezkeen inkorporazio berriak (altak) eta egon daitezkeen bajak kudeatzen ditugu.

Kontratazio berrien aurrean bideragarritasuna aztertzen dugu, lan-taldearen hazkundeak eragin dezakeen soldata igoera nolakoa izan behar duen mugatuz.

Hileroko nominak kudeatzen ditugu.