Finka-administratzaile zerbitzuak

Auzokideen komunitate batek kudeatu behar dituen kontu guztiez arduratzen gara, finka-administratzailearen oinarrizko funtzioak barne hartuta.

Auzokideen (etxebizitzen jabeen) eta administrariaren arteko harreman zuzena sustatzen dugu, bertatik bertarako zerbitzua eta maiztasun handiz auzokideen komunitatea bisitatzen dugu.

Finkak eta zerbitzuek bilakaera ezberdina izaten dute, horrexegatik zerbitzu berriak eskaintzen ditugu kostuak murrizteko, konbibentzia hobetzeko eta mantenu lanetan eraginkorragoak izateko.

Kudeaketan inportantea izaten da aurrekontu ezberdinen etengabeko jarraipena egitea, auzokideei gomendiorik onenak emateko eta komunitatearentzat erabakirik zuzenenak hartzeko.

Kudeaketa ekonomiko-kontablea

  • Urteko aurrekontuak (gastu eta sarreren aurreikuspena) eta parte-hartzearen araberako ordainketa banaketa egiten dugu.
  • Ordainagirien kudeaketa integrala (helbideratuak eta ez helbideratuak): komunitatearen kuotak; galerak eta komunitatearen administraziotik zor daitezkeen beste zenbait kontzeptu.
  • Urteko ekitaldiaren kontuen aurkezpena hurrengo urteko aurreneko hiru hilabeteen barruan.
  • Jarraipena, kontrola, berankor eta zordunei erreklamazioa.
  • Hornitzaileekin negoziazioa eta egon daitezkeen kostuen errebisioa.
  • Komunitateak dituen betebehar ekonomiko guztien kontrola eta ordainketa (hornitzaileak eta administrazio publikoa).

Kudeaketa administratiboa

  • Jabeen batzordeen prestaketa eta deialdia (ohiko zein ez-ohikoak) eta asistentzia.
  • Batzordeetan aktak jaso, transkribitu eta gorde.
  • Batzordeak hartzen dituen erabakien exekuzioa.
  • Auzokideen komunitatearen dokumentu eta akta liburuen artxibo eta zaintza.
  • Auzokideen komunitatearen ordezkaritza beste batzuen aurrean.

Gora-beheren eta mantenuaren kudeaketa

  • Maiztasunez bisitak finka edo komunitateetara: besteak beste, kontratatutako zerbitzuen jarraipena egiteko, obra eta konponketak egoki egiten direla ikusteko eta komunitatearen urteroko ikuskapena egiteko.
  • Zor daitezkeen arazoen kudeaketa eta jarraipena.
  • Zerga eta lege arloen kudeaketa.
  • Legezko betebeharren aurrean aholkularitza.
  • Zerga-betebeharren eredu ezberdinen aurkezpena, beti ere komunitatearen zerga-beharren araberako.
  • Administrazio eskabideen kudeaketa.
  • Judizioz kanpoko zorren erreklamazioa.