Zeini zuzenduta dago?

Partikularrak

Zure etxean erreforma bat egiteko garaia da!
Zure espazioak birbanatuko ditugu, zure paretak berriztuko ditugu, zure leihoak eta ateak konponduko ditugu, zure sukaldea eta bainugela berriztatuko ditugu…. zure etxebizitza zaharberrituko dugu eta zure gaurko beharretara egokituko dugu guztia zu etxebizitzatik atera gabe.

Auzokideen komunitateak

Komunitatean erreformak egin behar badituzu, ahaztu zaitez gremio ezberdinen kontratazioaz eta zure urbanizazioaren zaharberritzea bateratu ezazu. Auzokideen komunitateetan erreformak, atarietan erreformak, fatxaden errehabilitazioa, irisgarritasuna bermatzeko obrak, efizientzia energetikoan hobekuntzak… Hori guztia eskaintzen dizugu.

Lokal komertzialak

Lokal komertzialak zaharberritzen ditugu, zure beharretara eta aktibitatera egokitzen ditugu lokal horiek eta industria eremuak moldatzen ditugu.

Orain gainera Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egiten dugu.

Nola egiten dugu lan?

Gure oinarrizko filosofia honako hau da: THINK LOCAL FIRST & MADE IN EUSKADI.

“Think Local First” (TFL) filosofia guretzat garrantzitsua da. Gure misioa da bertako enpresa independenteekin lan egitea, ez daitezela kate nazional edo internazionaletako kide izan. Hala, ekonomia lokal eta jasangarria sustatuko dugu Euskadin. Gure helburua da Euskadiko ekonomiaren transformazioa, bertako enpresa komunitatea indartuz eta negozio jasangarriak bultzatuz. Hori guztia sustatuko duten programak ditugu helburu, garapen ekonomiko jasangarria bideratuz.

“Lehenik eta behin etxeko proiektuetan pentsatu behar dugula” defendatzen du TLFk lau arrazoi nagusiagatik:

  • ZURETZAT HOBETO: lanpostuak sortzen dira eta aukerak sustatzen dira.
  • KOMUNITATEARENTZAT HOBETO: aberastasun lokala sortzen da.
  • INGURUMENARENTZAT HOBETO: karbono emisioak murrizten dira.
  • ETORKIZUNARENTZAT HOBETO: Euskadin aberastasunaren banaketa zuzenagoa izango da eta iraunkorragoa. TFLk bertako enpresa independenteak eta haien kolaboratzaileak babesten ditu, ekonomia iraunkorraren mesedetan.